Astekaria



23/10/14
Gaurko klasean, gure bloga egiten hasi gara, IKT-ko gaian egin beharreko zereginetako bat. Lehenengo lana gure blog-aren gaia aukeratzea izan da, hezkuntzarekin zerikusia izan behar duena, eta nik, musika bereziki gustatzen zaidanez, musikaren didaktikari buruz egitea erabaki dut. izen hori jarri diot blog-ari hain zuzen ere.
Baina gure blogean lanean hasi aurretik nola funtzionatzen duen ikasi behar dugu, eta horretan jardun gara saioan zehar. Sarrerak egiten hasi gara. Lehenengoetan testuak sartzen bakarrik ikasi dugu, eta pixkanaka zailtasun gehiagoko lanak egin ditugu, bideoak eta argazkiak txertatzen ikasi arte. Honekin batera etiketak jartzen ere ikasi dugu. Azkenik argazkien edizio egiteko programa bat erabiltzen ikasi dugu.
Klasea amaitu aurretik orrialdeak irekitzen ikasi dugu, eta ariketa eta etxekolan bezala gure lehenengo astekaria egiteko agindu digu irakasleak.

24/10/14
Gaur atzoko lanarekin jarraitu dugu, blogak eskeintzen dizkigun aukerak esploratzen. Hasteko erolju bat jartzen ikasi dugu, HTML linkak erabiliz, eta bakoitzak gustokoen duena aukeratu du. Ondoren gure gelakideen blogak gurean nola azaldu ikasi dugu, blogak eskeintzen duen aukera bati esker. Jarraian, etiketak nola antolatu ikasi dugu, alfabetikoki antolatzen etabar. Amaitzeko izenburuaren alboan argazki bat jartzen ikasi dugu, horretarako atzo erabilitako imagen edizio programa erabilita.


Ondoren bakoitza gure lana egiten hasi gara, sarrera baterako informazioa pilatzen, eta bitartean irakaslea banan bana gure duda pertsonalak argitzen joan da. Nik pertsonalki, atzeratuta nuen lan bat egin behar nuen, eta horretarako erabili dut denbora librea.

30/10/14
Gaurkoan aurreko astean egiten hasi ginen blog-a betetzen jarraitu dugu, eta horretarako Creative Commons web orrian sartu gara gure blog-etik informazioa atera nahi izanez gero kontutan hartu behar izango diren irizpideak zehazteko. Oso ondo dago aplikazio hau norberak sortu duena nolabait babesteko balio baitu. Gainera blog-ak ikasgela batean izan ditzaken erabilerak eta beraren bitartez landu daitezkeen gaitasunetaz hitz egin dugu, eta erabilgarria izatera iritsi daitekela uste izan arren, pertsonalki ez da oso gustoko dudan errekurtsoa.

20/11/14
Gaur bi aste gelara joan gabe eta gero lan berri askorekin topatu naiz. Lan nagusian IKT-a gelara eramateko proiektu bat prestatu behar dugu, eta gaur hori egiteko hipotesien brainstorming-a egin dugu, bakoitzak gure ikuspuntuak azalduz eta defendatuz, eta klase amaierarako hipotesi egokienak aukeratu ditugu, eta hauek eskematizatu.

21/11/14
Gaur gaitasun digitalari buruzko bideo oso interesgarri bat ikusi dugu, benetan informazio baliagarria eta argigarria eman diguna. Ondoren bertako informazioarekin kontzeptu mapa bat egin dugu. Delicious izeneko web orri bat ere ezagutu dugu, gure blogetan nahiz pertsonalki erabiltzen ditugun link-ak gordetzeko tresna erabilgarria.

27/11/14
Gaur taldeka jarri eta eskura genuen link zerrenda batetik bakoitzak bat aukeratu eta web orria arakatzen aritu gara, blog, bideo eta web orri ezberdinei buruzkoak. Ondoren hauetan oinarrituta fitxa bat bete behar izan dugu, azkenik taldekideen artean gure esperientzia komentatzeko.

28/11/14
Gaur proiektuan txertatuko dugun unitate didaktiko batetan lan egiten aritu gara, eta horretarako lanak banatu ditugu taldekideen artean, bakoitzak eginbehar bat izan dugun arte. Sites gunea ere antolatzen igaro dugu denbora bat, beharra baitzuen.

11/12/14
Gaurko klasea esklusiboki 5.8 ariketa egiten igaro dugu.

12/12/14
Gaur atzo egiten hasi ginen ariketa amaitu dugu, eta hau egin eta gero denbora drive bat irekitzen eta blog berria lantzen hasi gara.

18/12/14

Gaur hiru taldek preentazioa egin dute, eta horien artean gure taldeak. Presentazioak 5-10 minutu iraun du eta gure proiektua azaldu behar izan dugu, eta amaitzeko irakaslearen galderei erantzun. Amaitzeko autoealuazioa egin dugu.
























No hay comentarios:

Publicar un comentario