Gelan lantzeko abestiak

Kaixo lagunok! Gaur ikasgelan lantzeko abesti egokiak biltzen dituen kanal bat erakutsi nahi dizuet, kukuxumusu markarena da, eta youtube-n aurki dezakezue:

https://www.youtube.com/user/KukuxumusuTV

losminimozarts.blogspot.com.es

Gaur musikaren didaktikarekin lotutako aurkitu dudan blog bat erakutsi nahi dizuet, Los Minimozart izenekoa. Bere egileak Malagatar batzuk dira eta blogean eduki ugari biltzen dituzte: bideo, argazki, jarduera, iritzi, material, etab. desberdinak. Gainera youtube-n ere kanal bat dute. Oso interesgarria iruditu zait, ea zuei zer iruditzen zaizuen.

http://losminimozarts.blogspot.com.es/

Hausnarketa bat

Gaur egungo ikasleen bizitzan, zientzia edota letretatik espezialitate bat aukeratzeko momentua iristen da. Hau normalean beranduago egin nahiko den karreraren arabera aukeratzen da, espezialitate bakoitza adar ugaritan banatzen delarik. Eta zer gertatzen da arte edukazioa jaso nahi dutenekin, musikakoa adibidez? Derrigorrezko hezkuntzan badugula hauentzako tokia entzun beharko dugu, eta arrazoia dute, baino beste gaiekiko konparazioan, kurrikulumean hauen presentzia anekdotikoa dela ere egia da. Beraz, zer gelditzen zaigu? Ba klase orduetatik kanpo klaseak jasotzea edo gure kabuz ikastea. Bai, ez da ezinezkoa arteetan heztea, baino edozein kasutan beharrekoa izango da diru gehiago ordaintzea, egunetik egunera urriagoa den denbora librea erabiltzea eta gure partetik esfortzu handiagoa egitea.
Baino galdera garrantzitsua nire ustez ondorengoa da: zergatik kontsideratzen dira arte adar ezberdinak bigarren mailako ikasketa bezala?