Gaur egungo ikasleen bizitzan, zientzia edota letretatik espezialitate bat aukeratzeko momentua iristen da. Hau normalean beranduago egin nahiko den karreraren arabera aukeratzen da, espezialitate bakoitza adar ugaritan banatzen delarik. Eta zer gertatzen da arte edukazioa jaso nahi dutenekin, musikakoa adibidez? Derrigorrezko hezkuntzan badugula hauentzako tokia entzun beharko dugu, eta arrazoia dute, baino beste gaiekiko konparazioan, kurrikulumean hauen presentzia anekdotikoa dela ere egia da. Beraz, zer gelditzen zaigu? Ba klase orduetatik kanpo klaseak jasotzea edo gure kabuz ikastea. Bai, ez da ezinezkoa arteetan heztea, baino edozein kasutan beharrekoa izango da diru gehiago ordaintzea, egunetik egunera urriagoa den denbora librea erabiltzea eta gure partetik esfortzu handiagoa egitea.
Baino galdera garrantzitsua nire ustez ondorengoa da: zergatik kontsideratzen dira arte adar ezberdinak bigarren mailako ikasketa bezala?
No hay comentarios:
Publicar un comentario